XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nun izango, noski, kartzelatik erreklamatzerik.

Eta nola aitortu.

Lotsaren lotsaz gorritu egingo nintzake...

Pardelean nere jantziak: iru pare galtzak, dozena erdi bat praka-txiki zuri, lau alkondara urdin, dozena erdi bat artillezko galtzerdi ta traje berria.

Momentu ontan bearrezkoak nitun.

Nere kartzelak luzera ez bai zekian jo, lanerako bearko nitun laister.

Errurik ez, deliturik ez neukan.

Onegatik laister aterako ninduen giltzapetik.

Gero lana, lana izango nun adiskide; bai, lan egingo nun gogotsu.

Gau oroiz asea.

Arkaitzean indarraz puskatzen ziran olatuak.

Udara azkeneko ego-aize zakarraren ulua bordako tximinian iduritzen zitzaidan.

Burni-aga sendoz josiriko leioan neri begira geratu zitzaidan ontzak, gau illun batean gelapera, deadarka, etorri zitzaidan motxaille zikin mozkorra gogoratzen zidan.